Udan ere, kirol eskaintza zabala

Amaia eta Ainhoa 2007ko eka. 28a, 18:17

Toki Ona kiroldegiko arduradunek ikastaro ugari prestatu dituzte udarako. Igerilekuan, abonatuentzat igeriketa ikastaroak izanen dira uztailaren 12tik abuztuaren 2ra (flotatzen ikastea, igeri egiten ikastea, hobekuntza, helduak). Honetaz gain, uztailaren 9tik abuztuaren 2ra, 16 urtetik goitikoentzat aquaerobika, uztailaren 16tik 26ra 8 urtetik goitiekoentzat ur jokoak eta uztailaren 6tik abuztuaren 1era tenis ikastaroak izanen dira (0-16 urte; 17tik goitikoentzat). Kiroldegian, muskulazio gela zabalik izanen da eta abonatuek muskulazioa egin dezakete. Uztailaren 9tik abuztuaren 2ra Ciclo Indoor, uztailaren 2tik 27ra aerobic, uztailaren 9tik abuztuaren 2ra pilates eta uztailaren 2tik 27ra salsa, cha cha cha eta regueton ikastaroak izanen dira. Informazio gehiagorako 012ra edo kiroldegira deitu behar da. Izena emateko epea larunbat honetan bukatzen da eta interesatuek kiroldegira deitu beharko dute (948 630215) 11:00etatik 13:00etara edo 17:30etik 19:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun