Uxane Zentroak 116.000 euro dirulaguntza hunkituko du

ttipi-ttapa 2007ko api. 17a, 15:51

Ongizate sailak 116.000 euroko dirulaguntza eman dio Enpleguaren aldeko Nafarroako Aspace Fundazioari urritasuna duten pertsonentzako Beran duen Uxane Zentroa laguntzeko eta hobetzeko. Uxane Nafarroako Aspace elkarteak 1979an sortutako etekinik gabeko zentroa da. 2003.urtean enpleguaren aldeko fundazioaren esku pasa zen, urritasuna duten pertsonen garapena lantzeko. Gaur egun laguntza ematen du Bortzirietako eta Malerrekako eriak artatzen ditu eta bidenabar hauei zuzendutako aisialdietarako ekitaldiak antolatzen. Zentroak 20 lagun onartzen ahal ditu eta azkenaldi huntan horietako 17 hartuak daude. Aspace eta Uxanek duten helburua urritasuna duten pertsonak prestatzea aurre-lanerako jarduera batean aritzeko eta ahal den neurrian enplegurako zentro berezian sartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun