Iruñako II. Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak erabaki duenez, Berako Udalak 625.000 euro kalte-ordain ordaindu beharko ditu Ibardinen erori eta paraplegikoa gelditu zen emakume bati. 6mko altura batetik erori zen aparkaleku batean eta epaileak jakinarazi duenez segurtasun neurriak eskasak ziren, hunen arabera baranda batek istripua saihestu ahal izanen zuen. Ezbeharra 1999ko abuztuaren 6an gertatu zen. Egun horretan Edit Krestremond-ek frantses nazionalitateko emakumeak oreka galdu zuen eta 6mko altueratik erori zen bizkarrez.
Epailearen ustez, istripua hain larria izan zen segurtasun neurriak eskasak zirelako. Autoak ez erortzeko paratutako baranda ez zen egokia pertsonentzako, alderantziz arriskutsua zen. Hori dela eta epaileak erran duenez ez du zalantzarik izan Berako Udala errudun zela erabakitzerakoan.
Emakume frantsesaren defentsak 1.200.000 euro gehi interesak galdetu zituen kalte-ordain baina udalak eta Mapfre aseguruek administrazioak deus ikustekorik ez zuela erantzun zuen istripua gertatu zelako descuido batengatik. Gainera gehitu zuten leku horretan ez zela inoiz istripurik izan.
Hala ere administrazioarekiko auzietako epaitegiak Berako Udala 625.000 euroko kalte-ordaina ordaintzeko behartu du kontuan hartuz emakumeak paraplegikoa gelditu dela.