Baztango Solaslagun proiektuaren aurkezpena eginen dute abenduaren 2an Elizondon

Ttipi-Ttapa

Aurkezpena eta merienda izanen dira heldu den asteazkenean, 18:00etan Amezti elkartean

AEKk aurten ere martxan jarriko du Solaslagun proiektua Baztanen, «euskararen erabilerari bulkada emateko» helburu duena. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi aritzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Parte hartzea boluntarioa da «eta proiektua aitzinerat ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldunena eta baita praktikatu nahi dutena ere».

Hori dela eta, proiektuan parte hartu nahi dutenek edo bertzerik gabe informatu nahi dutenek hitzordua izanen dute heldu den asteazkenean, abenduaren 2an, Elizondoko Amezti elkartean 18:00etan. Horrez gain, informazio gehiagorako eskuragarri dute baztan_mintza@aek.eus helbide elektronikoa eta 688 82 49 08 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun