Urriaren 5ean abiatu zuten aurtengo Erratzuko Pala Txapelketa eta 11 bikotek parte hartu dute guztira. Kanporaketak eginda, finalak jokatuko dituzte bihar, azaroaren 28an, herriko frontoian. 11:00etan 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida eginen dute: Santxo eta Migel, Gorka eta Mirruxen kontra. 12:00etan final handia izanen da: Manu eta Inda, Pitti eta Duteriren kontra.