Unai Aginaga eta Maialen Lizasoain akordeoilariek kontzertua emanen dute igandean, Baztan Musika Eskolako akordeoilariek lagunduta eta Izaskun Iparragirreren zuzendaritzapean. Azaroaren 22an Elizondoko Mariano Izeta errebote plazan (plaza ondoko terrazetan) 13:00etan izanen da emanaldia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.