Testuinguru horretan, taldeak zuzendari bat kontratatu nahi du administrazioa, finantzak eta gobernantza gidatzeko; estrategiak eta proiektuak garatzeko; erakundeekin koordinazio eta ordezkaritza lanak egiteko; eta kudeaketa orokorrerako. Lanaldi osoko postua izanen da, 2027ko lehen hiruhilekoan hasteko.
Lanpostua lortzeko unibertsitateko master titulua eskatzen dute Zientzia politikoetan eta Zuzenbide publiko edo europarrean. Horrez gain, bortz urteko lan esperientzia eta guttieneko B2 maila euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz.
Interesatuek Urepeleko Herriko Etxera (mairie.urepel@orange.fr) bidali beharko dute curriculuma PDF formatuan eta aurkezpen gutun bat hiru hizkuntzetan. Azaroaren 30ean 12:00etan hetsiko dute aurkezteko epea.