Bestak 2026

Iruritako besta ttikiak ospatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa

Ondikol.

Herriko gazteek egitarau polita prestatu dute ortzirale eta larunbaterako

Azaroak 20, ortziralea

18:00etan mus txapelketa eginen dute eta 21:00etan herri afaria izanen da, Beñatek eta Fernandok alaitua.

Azaroak 21, larunbata

11:00etan erraldoiek itzulia eginen diote herriari eta 12:00etan laxoko partida izanen da. 14:30ean herri bazkaria eginen dute, Andonik alaitua. 19:30ean herriari itzulia eginen diote Elutxa txarangarekin eta gaua girotzeko Aiakate DJ izanen da 23:30etik aitzinera.

Ortziraleko zein larunbateko otorduetan, mahaiak eta bankuak denen artean paratzeko eta kentzeko deia egin dute. Gainera, kamisetak eta zapiak jartzera animatu dituzte herritarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun