Baztango BKT eskubaloi taldearen aurkezpen ofiziala egin zuten larunbatean Elizondoko kiroldegian. Aurtengoan, gainera, aurkezpen berezia izan dute, taldeko himno edo ereserkia ere jendaurrean aurkeztu baitzuten. Pepito Iantzi musikari lesakarraren doinu ezagunari Malen Altzuartek paratu dizkio hitzak eta larunbatean, gaitarien eta perkusioaren laguntzarekin aurkeztu zuten. Kirol arloari dagokionez, 115 eskubaloi jokalari ditu denboraldi honetan Baztango BKTk, zazpi taldetan banatuak (seniorrak, jubenilak, kadeteak, infantilak, bi alebin eta benjaminak).