'Zerk egiten nau zaurgarri?' solasaldia aurkeztuko dute igandean Txokoto tabernan

Ttipi-Ttapa

Kultura agenda abiatu du berriz ere Elizondoko Txokoto tabernak eta igande honetan, azaroaren 15ean, Aloña Oiartzabal psikologoaren solasaldia izanen dute 19:30ean.

Mintzaldian zaurgarritasunari eta zaintzari buruzko hainbat galdera planteatu eta erantzunen ditu Oiartzabalek, bertzeak bertze: Norbera sostengatzea, bertzearen sostengu izatea, bertzeak ni sostengatzea… zer dago horren gibelean? Zer behar dut sostengatua sentitzeko? Zergatik? Nola eta nondik zaintzen dut bertzea? Zer dakar zaindua izateak? Nola irakur dezaket bertzea zaurgarritasun horretatik?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun