Bertsolari aldizkariaren VI. Bertso Idatzi Lehiaketan parte hartu dute Baztango Bertso Eskolako ttikiek

Ttipi-Ttapa

Erratzuko Garoa Barberena Nabarrok bigarren saria eskuratu du.

Baztango Bertso Eskolako ikasleek Bertsolari aldizkariak antolatutako VI. Bertso Idatzi Lehiaketan parte hartu dute, 14 urtetik beheitiko kategorian. Ikasle guziek oroigarri bana hartu dute bueltan eta Garoa Barberena Nabarro erratzuarrak bigarren saria lortu du: Puntutan dendan gastatzeko 100 euroko bonua. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun