Elizondoko Gaiteroek dantzagarriak joko dituzte igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Ikasturte berriarekin batera, dantzak herriz herri eramateko ekimena berrartu dute Baztango Gaiteroek. Lehenbiziko saioa Elizondon eginen dute; jotak, larrain dantzak eta mutxikoak dantzatzeko aukera izanen da azaroaren 8an, 12:30ean herriko plazan. Euria eginez gero, Iriarte frontoian eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun