Nafarroako Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoak, Orekan ingurumen gestorearekin batera, birziklapena eta berrerabilpena sustatzeko jarduera antolatu dute azaroaren 6an Elizondon. 'Bigarren bizitza bat eman' kanpainaren barnean, pailazo emanaldia eta konponketa tailerra eginen dute 17:30etik 18:30era herriko plazan. Jarduera adin guzietako herritarrei zuzendua egonen da.