Aérokorda talde belgikarrak kontzertua emanen du igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Irudia: Bart Denolf

Nafarroako Folk Ametsetan programaren barnean, Baztango Kultur Zerbitzuak Aérokorda talde belgikarraren kontzertua antolatu du azaroaren 1ean, 18:00etan Arizkunenean

Pavel Souvandjiev (biolina eta ahotsa), Adriaan Van Wonterghem (gitarra eta ahotsa) eta Davy Cauaerts (whistles, mandolina eta ahotsa) belgikarrek 2016an osatu zuen Aérokorda neofolk taldea. Europako tradizioen fusioan oinarritutako musika proposamena aurkeztetuko du hirukoteak, eragin zelta, irlandar, eslaviar eta klasikoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun