Benito Menniko langileek elkarretaratzea eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Guztira 349 greba egun egin dituzte Benito Menni ospitale zentroko langileek, zaintza duina bermatzeko lan eskubide duinak aldarrikatuz. Bihar, urriaren 30ean, Elizondoko feria eguna, elkarretaratzea eginen dute Txokotoko zubian 12:00etan eta herritarrak deitu dituzte parte hartzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun