Elizondoko ferietatik Baztango herrietara bueltatzeko Gan-torria izanen da ortzirale gauean

Ttipi-Ttapa

Irudia: Ondikol.

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar gauean, urriaren 30ean, Elizondoko ferietatik herrietara bueltatu ahal izateko

Herrietara itzultzeko bi bus izanen dira, eta biak ikastolako parketik abiatuko dira. Lehenbizikoa Arizkun alderat joanen da 02:30ean eta 04:30ean eta hurrengo ibilbidea eginen du:

  • Arizkun
  • Erratzu
  • Amaiur
  • Azpilkueta

Bigarrena Lekarozerat joanen da 03:30ean eta 05:30ean:

  • Lekaroz
  • Gartzain
  • Irurita
  • Arraioz
  • Oronoz-Mugairi
  • Almandoz
  • Berroeta
  • Aniz
  • Ziga
  • Zigaurre

Bidaiak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun