Duela sei urte jaio zen Erraldoiaren Istorioa ipuinaren egitasmoa eta oraindik ere bizi-bizi dago. Izaskun Gutierrezek idatziriko ipuinaren hitzak marrazkiekin hornitu zituen Juan Angel Perotxenak.
Aleak agortu direnez eta eskaera aunitz jaso dituztenez, berriz argitaratu dute eta aldi honetan ukitu solidarioa izanen du. Baztango ferietan, Elizondon, eskuragai izanen dira ortzirale eta larunbatean.
Izaskun eta Juan Angelekin batera Udane ere, Izaskunen alabak ipuinaren zatitxo batzuk leitu ditu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.