Jarduerak egiteko txanda ugari izanen dira:
- Ferrata bidearen txanda 10:00etan izanen da, 8 urtetik goitikoei zuzendua eta gehienez ere 50 pertsonendako.
- Tirolina handien txandak 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 13:30ean izanen dira, 8 urtetik goitikoei zuzenduak eta gehienez ere 30 pertsonekin txandako.
- Tirolina ttikien txandak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan eta 13:30ean izanen dira, 5-8 urtekoei zuzenduak eta gehienez ere 20 pertsonekin txandako.
- Pendulu handiaren txandak 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan izanen dira, 15 urtetik goitikoei zuzenduak eta gehienez ere 10 pertsonekin txandako.
- Akuaparkeko txanda 10:00etan izanen da, 9 urtetik goitikoei zuzendua eta gehienez ere 20 pertsonendako.
Izena emateko 948 592 322 telefonora deitu beharko da. Gainera, baztandarrendako % 50eko deskontua izanen da.