Baztango Bidenabar taldeak bere lehen diskoaren aurkezpena eginen du azaroaren 7an, 18:00etan, Elbeteko Zapatilleran. Kontzertua eskaintzeaz gain, diskoaren parte hartzaileak sorkuntzaren eta bertzelako kontuez mintzatuko dira. Ondotik, merienda eta Axolot Selektahren pintxaldiaz gozatzeko aukera ere izanen da bertan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.