Azaroaren 28ko Elizondoko apusturako sarrerak salgai daude

Ttipi-Ttapa

Juli ostatuan hitzartu zuten apustua ekainaren 12an.

Jexux Goñi lekaroztarra eta Dario Tranche elizondoarra Xabier eta Julen Urrutia aita-seme arraioztarren kontra ariko dira azaroaren 28an, 18:00etan Elizondoko Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan

Apustua ikusteko sarrerak salgai daude 20 eurotan. Erreserbatu ahal izateko hurrengo telefono zenbakietara idatzi beharko da izen-abizenak eta sarrera kopurua zehaztuz: 616 83 19 42 edota 688 74 24 46. Erreserbatutako sarrerak egunen bertan biltzen ahalko dira frontoian, 16:00etatik 17:00etara.

Egin beharreko lana

Ekainean hitzartu zuten bezala, sei modalitatetan arituko dira lau kirolariak. Hasteko 80 kiloko harria goratu beharko dute 50 aldiz, ondotik 28 plaza eginen dituzte 100 kiloko txingekin, 60 koxko bildu, kanaerdiko sei enborren mozketa aizkorarekin, 40 kiloko 60 thruster goratze eta akitzeko 15 mozketa trontzarekin kanaerdiko enborrean. 2.000 euro jokatuko dituzte eta txanda librean eginen dute lana, bikotekide bakoitzak erdia eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun