Baztango Irakurle Asanbladak Edurne Lazkano idazlea gonbidatu du ortzegun honetan

Ttipi-Ttapa

Edurne Lazkano idazlea 'Terraza debekatua' liburua eskuetan. Argazkia: Erein.

Baztango Gazte Asanbladak eta Idazleekin Solasean ekimenak Baztango Udalaren laguntzarekin antolatu duten Irakurle Asanbladak laugarren denboraldia hasiko du aste honetan. Iruritan eginen dute lehenbiziko geldialdia. 

Irakurle Asanbladaren bueltan, abendura bitarte eginen dituzten hitzorduen berri eman dute: Ortzegun honetan, urriaren 22an, Edurne Lazkano itzultzailearekin Terraza debekatua hartuko dute hizpide Iruritako elkartean; azaroaren 23an, Hezitopia liburuaz ariko dira Nora Salbotxekin Anizko elkartean eta abenduaren 10erako Olatz Mitxelenaren Etxe arrotz liburua aukeratu dute eta idazlea ere bertan izanen da. Abenduko saioa Amaiurko ostatuan eginen dute eta saio guziak 18:30ean hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun