Argiaren faktura, jatekoen erosketa, gasolina... egunerokoa garestitzen ari dela begibistakoa da. Horri etxebitzaren auzia gehituz gero, aunitzek ataka estua bizi dute. Joseba Permach, EHUko irakasle eta ekonomialariarekin egoera ekonomikoa aztertu dugu, herritarrak jasaten ari diren garestitze orokor horren gibelean diren aldagaiak aztertuz: erregaien prezioen igoera, geopolitika, neoliberalismoak bultzaturiko estatuen utzikeria...
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.