Angeluko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Angeluko 19 urteko neska batek bere buruz beste egin du, bortxaketa bat salatu ondotik. Baztango mugimendu feministak adierazi du «hau ere erailketa matxista bat dela», zehazki, aurtengo borzgarren hilketa matxista Euskal Herrian. Gertakaria salatzeko Elizondoko plazan bilduko dira bihar, urriaren 21ean, 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun