Nabarmentzekoa izan zen festibala borobildu zuen ikuskizuna, Rakel Camachoren Amaiera izan da hasiera. Antzerki, kantu eta dantza uztartu zituen, eta bertan parte hartu zuten Elizondoko Abesbatzak, Recreo Musika Bandak eta Iruritako Dantzariek. Txokotoko zubia jendez lepo bete zuten.
Lehen egunetan eguraldi kaskarra izan arren, antolatzaileak kontent agertu dira LEB Intensif festibalaren bigarren edizioarekin eta jendearen harrerarekin. Heldu den urtera begira prestaketekin hasi dira orain.