Urriaren 1etik indarrean den trafiko arautegi berriak bizikleta bidezko mugikortasunari buruz berrikuntza aipagarriak dakartza. Bertzeren artean, herriguneetan erreiaren erditik ibili beharko dira bizikletazaleak, seguruagoa delako, eta norabide bakarreko karriketan kontrako norabidean ibiltzen ahalko dira. Neurrietako batzuk horiek izanik, arautegi berriaz xeheago Gorka Laurganarekin mintzatu gara, bizikletazaletasuna bultzatzen duten Baztango Talde Ekosozialeko kidearekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.