Iruritako Pala Txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan. 1. mailan Gorka Altzuarte eta Aitor Baraibar nagusitu zitzaien Iban Inda eta Beñat Etxebereri, 25 - 17 irabazita. 2.mailan Koldo Lakar eta Joel Garaikoetxea izan ziren txapeldun, Arizkungo Joseba Oskariz eta Unax Bidegainen kontra, 25 - 9 markagailuarekin. Azkenik, 3. mailan Erratzuko finala izan zen: Maxkok eta Pittik 25 - 22 irabazi zuten Duteri eta Urtxulutegiren kontra.