'Administrazioa Zugandik Gertu' zerbitzua martxan Baztango herritarrentzat

Ttipi-Ttapa

Baztandarrek laguntza handia, distantzia ttikian.

Baztango Udalak aitzinera eramandako Administrazioa Zugandik Gertu zerbitzuak, Estatuko administrazioaren hainbat izapide egiteko laguntza jarriko du herritarrentzat eskuragarri.  Ekimenaren helburua biztanleek administrazioarekin egin beharreko kudeaketak erraztea eta bertze bulego batzuetara joan beharra saihestea da. 948 58 00 06 zenbakira deituz erreserbatu ahal da hitzordua udalean.

Herritarrek, bertzeak bertze, ziurtagiri digitalari eta Cl@ve edo identitate elektronikoari buruzko laguntza jaso ahal izango dute. Horrez gain, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren inguruko informazioa eta laguntza ere eskainiko da.

Horrela, herritarrek administrazioarekin lotutako zalantzak argitu eta behar dituzten kudeaketak egiteko laguntza modu hurbilago eta pertsonalizatuan jaso ahal izango dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun