«Leb Intensif jaialdiak arte eszenikoak erdigunean jarrita, lurraldean, kultura sektorean eta jendartean eragina izatearen aldeko apustua egiten du. Funtsezko elementuetako bat da ekosistema oso bat bultzatzeko». Asier Andueza jaialdiaren egindako adierazpenetatik hitz hauek hartu ditugu.
Berriz ere, udazkenarekin batera, Leb Intensif jaialdiak geldialdia eginen du Elizondon urriaren 16tik 18ra.
Proiektu honek tokiko errotzea, komunitatea, euskara eta arte garaikidea uztartzen ditu eta herriko hainbat gunetan izanen diren ekitaldiekin gozatzera eta parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak. Bertakoekin egindako bi sorkuntza lan, Elizondo Lanbide eskolako ikasleekin hartu-emana eta Leb Zabal Akelarre kulturgunearekin elkarlanean azpimarragarriak dira.
Asier Andueza jaialdiaren zuzendaria hementxe dugu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.