Lengoaia Eszeniko Berriak (LEB) programaren barnean, LEB Intensif jaialdia aurkeztuko dute bigarren urtez Elizondon urriaren 16tik 18ra. Herriko plazak, karrikak eta bertze zenbait gune hartuko ditu ekimenak, hainbat antzerki, dantza, musika, poesia eta ikus-entzunezko sorkuntza proposamenekin.
LEBek bereziki eskualdeko gizarte kolektiboekin eginen du lan, «lurraldearekiko lotura sendotuz eta artisten, kultur elkarteen eta arte eszenikoetako profesionalen arteko lankidetza bultzatuz. Irisgarritasuna, euskararekin batera, programaren lehentasunetako bat izanen da aurten ere». Programak ikusmen eta entzumen desgaitasuna duten pertsonendako jarduera irisgarriak izanen ditu.
Baztanen sortutako bi ikuskizun ere izanen dira egitarauan. Alde batetik, Lucia Miranda zuzendariak The Cross Border Project ikuskizuna sortu du Baztango gizarte sarearekin batera. Bertzetik, Rakel Camacho zuzendariak Amaia da hasiera pieza sortu du Elizondoko Abesbatzarekin, Iruritako Dantzariekin, Elizondoko Musika Bandarekin eta Elizondoko Konpartsarekin.
Egitarau oparoa
- Urriak 16, ortziralea.
- 11:30ean La Trapecionista konpainiak Zuhamu zirkua eginen du Merkatuko plazan.
- 18:00etan Lucia Mirandaren The Cross Border Project antzerkia taularatuko dute Foruen plazan.
- 19:30ean Jimena Cavalletti konpainiak B.O.B.A.S. (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales) ikuskizuna aurkeztuko du Merkatuko plazan.
- 21:00etan Angel Sandimasen Hitza bideo-mapping proposamena izanen da Arizkunenean.
- Urriak 17, larunbata.
- 13:00etan Node dantza konpainiak Aztura ikuskizuna aurkeztuko du Foruen plazan.
- 16:00etan eta 18:30ean Piszifaktoria ideien laborategiak Hegan egiteko gogoa antzerkia taularatuko du Abesbatza plazan.
- 17:00etan Jokai antzerki eta musika taldeak Mugarri ikuskizuna eginen du Foruen plazan.
- 19:30ean Ertza taldeak Otempo Mozambikeko dantza ikuskizuna aurkeztuko du Foruen plazan.
- 21:00etan Angel Sandimasen Hitza bideo-mapping proposamena izanen da Arizkunenean.
Urriak 18, igandea.
-
- 11:45ean zahar etxean eta 12:30ean eta 13:30ean karrikan Amico antzerkia taularatuko dute Ion Barbarinek eta Txori Garcia Urizek.
- 12:00etan, 13:00etan eta 14:00etan Escultores del aire taldeak The kid next to me dantza ikuskizuna eginen du Turismo bulegoan.
- 12:15ean, 13:15ean eta 14:15ean Ainhoa Egizabal & Uxue Olazaran konpainiak A través del espejo dantza ikuskizuna aurkeztuko du Arizkunenean.
- 17:00etan Hasier Larretxea poetak Itzulerako bidea lana aurkeztuko du Txokotoko zubian.
- 18:00etan Rakel Camacho zuzendariaren Amaiera da hasiera performacea eginen dute Txokotoko zubian.
Solasaldiak Akelarren
Antzerkitik harago, mahai inguru eta solasaldiak ere izanen dira Akelarre Kulturgunean larunbat eta igandean:
- Urriak 17, larunbata.
- 10:00etan La risa, medicina para tiempos aciagos mahai ingurua izanen da. Leire Ruiz, Tomas Afán, Aitana Galán eta Hernan Gené ariko dira solasean.
- 11:30ean Téiser eta Una pieza de caza testu irabazleen argitalpenak aurkeztuko dituzte. Carlos Rodriguez, Eguneria Kléber, Carlos Be eta Andrés Catalán izanen dira aurkezpenean.
- Urriak 18, igandea.
- 10:00etan Ensanchar los márgenes mahai ingurua izanen da. Ana Maestrojuán, Ximun Fuchs, Carla Nyman, Myriam Perez Cazabón eta Javier Sahuquillo ariko dira solasean.
- 11:00etan Al margen del margen elkarrizketa eginen dute. Alberto Velasco eta Gena Baamonde ariko dira elean.