'Haurrak eta gatazkak' gurasoendako solasaldia asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Irudia: Magnific.com

«Haurraren haserrea eta jokabideak ulertzeko pistak eskaintzea» izanen da saioaren helburua eta 1-12 urte bitarteko haurren familiei dago zuzendua

Baztango Gizarte Zerbitzuak familiei zuzendutako tailerra antolatu du «haurren haserrea, frustrazioa eta eguneroko gatazkak hobeki ulertzeko eta kudeatzen laguntzeko». Urriaren 7an 17:30ean Arizkuneneko sabaian eginen dute saioa eta Angiru psikomotrizitate zentroak gidatuko du.

«Egunerokoan ohikoak diren egoeretatik» abiatuko dute solasaldia, hurrengo galderei erantzunez: Nola lagundu zure ttikiari gatazkak kudeatzen? Zer egin nahi duena lortzen ez duenean aunitz haserretzen bada? Eta 'ez' erraten diogunean kasketa handia hartzen badu? Nola lagundu bere haserrea ulertzen eta pixkanaka kudeatzen ikasten?

Saioan parte hartzeko izena eman beharko da gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean edo 689 035 078 telefono zenbakiaren bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun