Francisco Javier Meoki txirrindulari elizondoarra Espainiako txapeldun izan da berriz ere

Ttipi-Ttapa

Francisco Javier Meokik laugarren aldiz irabazi du Espainiako txapelketa beterano mailan. Argazkian, irailaren 26an Talavera de la Reinan irabazi zuen azken txapelketako podiumean.

Elizondoko Francisco Javier Meoki Galarregik Espainiako beteranoen ziklismo txapelketan garaipena lortu zuen irailaren 26an, Talavera de la Reinan jokatutako proban bere kategorian (Master 60B) lehena izanik. 55 kilometroko ibilbidea prestatua zuten eta Meokik ordubete, 18 minutu eta 40 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. Valentziako Pascual Orengo eta Juan Luis Muñozek osatu zuten podiuma (1.20.32).

Beterano mailan palmares bikaina

Bigarren garaipena du aurtengoa eta aitzinetik ere baditu bertze anitz txapelketa irabaziak Meokik beterano mailan. 2004an Europako txapeldun izan zen Portugalen eta nazioarteko txapelketa ere irabazi zuen 2017an Austriako Tirolen eta txapelketa iberikoa 2015ean Portugalen. Espainiako txapeldun izan da lau aldiz (2010, 2013, 2025 eta 2026), Euskadiko txapeldun bitan (2012 eta 2013), Nafarroako txapeldun bortz aldiz (2010, 2011, 2012, 2022 eta 2026) eta beteranoen Espainiakokopa ere hirutan irabazi du (2003an eta 2005ean M40 kategorian eta 2011n M50 kategorian). Bertze hainbat proba eta itzuli ere irabazi ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun