14:30ean hasiko da Nekazalpunk jaialdia Merkatu plazan eginen den bazkari beganoarekin. Ondotik, 16:30ean, Liberando el corazón kontzertu akustikoa izanen da bertan Lodosarren eskutik. Eta honekin batera, Kristina Pozo Sevilla Lodosarraren Caterva: una cartografia de la violencia sexual contra la infancia liburuaren aurkezpena izanen da.
18:30ean kontzertuak hasiko dira Baztango Gaztetxean. Iruñeko Opakua, Payos, Lapurdiko Xistor of a down, Zarautzeko Electrikaas, Gazteluko Matxarda, Zizurreko Kroketas gratis, Burgoseko Butano eta Madrileko Kapitán Entresijos taldeak izanen dira gauera arte.