Bestak 2026

Anizko bestetarat joateko Gan-torria izanen da ortziralean

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar gauean, urriaren 2an, Anizko bestetarat joan eta herrietarat bueltatu ahal izateko

Anizerat joateko bi bus izanen dira. Lehenbizikoa Amaiurtik abiatuko da:
  • 22:30ean Amaiur
  • 22:40ean Azpilkueta
  • 22:50ean Erratzu
  • 23:00etan Arizkun
  • 23:05ean Elbete
  • 23:10ean Elizondo
  • 23:25ean Gartzain
  • 23:35ean Lekaroz
  • 23:40ean Irurita
  • 23:45ean Zigaurre
  • 23:50ean Ziga
Bigarrena Arraioztik aterako da:
  • 00:10ean Arraioz
  • 00:15ean Oronoz-Mugairi
  • 00:25ean Almandoz
  • 00:30ean Berroeta

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 02:30ean eta 04:30ean Arraioz alderat eta 03:30ean eta 05:30ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun