Giro ederrean ospatu dute Baztanberriko besta bigarren urtez

Ttipi-Ttapa

Joan den urtean ospatu zuten lehenbiziko aldiz Elizondon Baztanberriko zikiroa eta izan zuen arrakasta ikusita, berriz ere antolatu dute aurten. Auzotarrek diotenez, «eguraldi ederra izan genuen eta arras egun polita pasatu genuen».

Argazkiak: Utzitakoa eta valledebaztan / Informazioa: Karmentxu Elizegi

Irailaren 26an ospatu genuen Baztanberriko besta, denbora lagun izan genuen eta arras ongi pasatu genuen. Goizean goiz hasi ziren Josu eta Matias egurra ekartzen eta sua pizten zikiroa prestatzeko, eta guk auzolanean mahaiak, aulkiak, platerak… eraman genituen etxetik. 71 heldu eta 20 haur bildu ginen mahaiaren bueltan eta bazkaltzeko salda, piperrada, zikiroa eta izozkiak izan genituen, eta haurrek menu berezia izan zuten. Musika gure kontu paratu genuen eta arratsaldean haurrendako koltxoneta eta jokoak izan ziren.

Aipatzekoa ere Sonia Bidart 19 urtez Kiliki dendan aritu dela Baztanberrin, eta azaroaren 30ean hetsiko duela. Hainbertze urtez auzoan emandako zerbitzua eskertzeko, omenaldi bat egin nahi izan genion denon artean, eta detaile ttiki bat eman genion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun