[ARGAZKIAK] Gorostapoloko frontoiaren mendeurrena ospatu dute erratzuarrek

Ttipi-Ttapa

Frontoiaren 100. urtebetetzea ospatzeko egun osoko besta egin zuten Gorostapoloko auzotarrek larunbatean

Argazkiak: Juan Mari Ondikol eta Xabi Ballarena

Gaita soinuek abiatu zuten jardunaldia, eta 13:00etan meza izan zuten ermitan. Ondotik bazkaltzeko ordua izan zen: ia 200 lagun inguru bildu ziren mahaiaren bueltan, bertako 40 auzotarrez gain, haien familiak eta herriko jendea. Paella eta oilaskoa txilindron erara izan zuten jateko, bertan egina. Ondotik Frantzisko akordeoilariak girotu zuen arratsaldea, eta merienda-afaria egiteko aukera ere izan zuten. Egun ederra mendeurrena borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun