Baztango Gizarte Zerbitzuak, Angiru psikomotrizitate zentroarekin elkarlanean, familiei zuzendutako tailerra antolatu du «haurren haserrea, frustrazioa eta eguneroko gatazkak hobeki ulertzeko eta kudeatzen laguntzeko». Urriaren 7an 17:30ean Arizkuneneko sabaian eginen dute saioa eta 1-12 urte bitarteko haurren familiei dago zuzendua.
«Egunerokoan ohikoak diren egoeretatik» abiatuko dute solasaldia, hurrengo galderei erantzunez: Nola lagundu zure ttikiari gatazkak kudeatzen? Zer egin nahi duena lortzen ez duenean aunitz haserretzen bada? Eta 'ez' erraten diogunean kasketa handia hartzen badu? Nola lagundu bere haserrea ulertzen eta pixkanaka kudeatzen ikasten?
Saioan parte hartzeko izena eman beharko da gizartezerbitzua@baztan.eus helbidean edo 689 035 078 telefono zenbakiaren bitartez.