Urrian eginen duten Gazte Topagune Sozialista aurkeztuko dute gaur eta bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa

Gaur arratsaldean dokumental proiekzioa izanen da gaztetxean eta bihar mural margotzea eta bazkaria

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Antolakunde Sozialistak Gazte Topagune Sozialista antolatu dute urriaren 9tik 12ra Elizondon. Antolakuntzan sartuak daude ere Baztan-Bidasoko GKS taldeko kideak, eta ekimenaren aurkezpena eginen dute ortziralean, irailaren 25ean, eta larunbatean.

Gaur arratsaldean Munstroak sortzen direnean dokumentala proiektatuko dute Baztango Gaztetxean 18:00etan. Bihar, berriz, murala margotuko dute Merkatuko plazan 10:00etan, eta 14:00etan bazkaria eginen dute. Bazkaltzeko Instagramez (@gks_baztanbidasoa) edo X bidez (@GKS_BaztanBidas) eman daiteke izena eta 10 euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun