Xorrotx eta fin

Zurekin Bat ekimen solidarioa eginen dute larunbatean

Xorroxin irratia
Gurekin zaude... zurekin gaude... bi modutan erranta ere, Gorka Goñi Mendiburu gazte elbetearra etxe aunitzetan,buru eta bihotzetan dugu.
 
Argi-ilunez beteriko urtea izan da... negu gogorra herritik urrun; udaberriaren akabailan besoak zabalik hartu genituen Gorka eta bere gurasoak etxean; eta hilabeteak aitzinera egin ahala, karrikan, plazan, futbol zelaian, ikastetxean... erreabilitazio saioekin batera, egunerokoan erabat sartua dago Gorka.
Beretzat egun ederra izanen da larunbatekoa.  Bere herriak, Elbetek eta bere familiak elkarlanean Zurekin bat egun solidarioa antolatu dute.
 
Pilota partidak eta kontzertuak izanen dira atsaldetik hasita.  Iker Azkarraga Mendiburu, Gorkaren lehengusua Xorroxin Irratiko estudioan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun