Erratzuko Iduzki Energia Komunitateak bere lehendabiziko batzar orokorra eginen du bihar, irailaren 25ean, herriko elkartean. Lehendabiziko deialdia 19:00etarako egina dago eta bigarrena 19:30erako. Bertan, bertze aferen artean, zuzendaritza taldea aurkeztuko dute, hala nola estatutuak eta barne eta genero berdintasun araudiak. Bertzetik, Euskal Herri mailan sortzen ari den EHnergia kooperatiban sartzearen inguruan ere arituko dira.