Irrati honetan ahots ezaguna duzue, musika kontuak hizpide hartuta behin baino gehiagotan solastatu baitzaigu, Baztango Udal Musika eskolako irakasle gisa batetik, bertzetik, musikari moduan ere. Izaskun Iparragirre Etxartea eskusoinu irakaslea da lanbidez eta zaletasunen artean artisautza ere maite du. Berriki, bere eskulanekin postua jartzen hasi da eskulangileen artean. Betidanik gustukoa izan du eskulanak egitea baina orain, nolabait, plazara atera nahi izan ditu bere lanak. Guk, beregana jo dugu bere lanen berri jasotzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.