Xorrotx eta fin

Elizondoko Axular liburu denda eta estankoa, bi hamarkada baino gehiago herrian zerbitzua ematen

Xorroxin irratia

Bi hamarraldi baino gehiago joan dira Ainara Eugi Goñi elizondoarrak Axular denda hartuz geroztik. Ordura arte estankoa zen guneak zerbitzu gehiago gehitu ditu urte hauetan guztietan. Guztia aldatzen den abiadura berberean, zerbitzu eta eskaintzetan ere aitzinamendu eta aukerak gehitu ditu Axularrek. Ezaguna da Axular, Elizondoko Santiago karrikan dago, aunitzek goizean iratzarri eta etxetik kanpora egiten duen lehenbiziko bisita bertan egiten dutelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun