Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak solasaldia antolatu du heldu den astelehenean, 18:00etan Arizkunenea Kultur etxean. Ernatu dinamika aurkeztuko du bertan Jaione Doraik, UEMAko teknikariak. Baztango eta Euskal Herriko euskararen egoeraren bilakaera azalduko du bertan, eta haren etorkizunaz mintzatuko da.
Solasaldi irekia izanen da, baina bereziki Baztango elkarte eta eragileei zuzendua egonen da. Izan ere, eragile bakoitzak bere esparrutik euskararen erabilera indartzeko konpromiso ttikiak hartzea nahi dute, Baztanen euskararen egoera indartzeko. «Eremu euskaldunenean ere euskarak gibelera eginen duela» diote ikerketek, eta horri erantzuteko sortu du UEMAk Ernatu ekimena.
Saioa hobeki prestatze aldera, lehenagotik izena emateko eskatu dute, euskara@baztan.eus helbidearen bidez.