Parkour ikuskizuna eginen dute igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa

Parkour Navarra kolektiboak eta Riart konpainiak, Baztango Udalarekin, parkour ikuskizuna antolatu dute irailaren 20an, 19:00etan Elizondoko plazan. Ikuskizunaz gain, tailerra ere izanen da eta parte hartzera animatu dituzte gazteak. Euria eginez gero, Braulio Iriarte pilotalekura mugituko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun