Nekazalpunk jaialdia eginen dute urriaren 3an Elizondon

Ttipi-Ttapa

Zapatillera ekimenak, Baztango Gazte Asanbladak eta Iñarrosi taldeak Nekazalpunk festibala antolatu dute bertze urte batez Elizondon. Urriaren 3an izanen da aurtengo edizioa eta egitarau oparoa prestatu dute.

14:30ean bazkari beganoa eginen dute Merkatuko plazan. Ondotik kontzertu akustikoa izanen da Lodosako Liberando el corazón taldearen eskutik, eta Kristina Pozo Sevilla lodosarrak Caterva: Una cartografia de la violencia sexual contra la infancia liburuaren aurkezpena eginen du.

18:30ean kontzertuak hasiko dira Baztango Gaztetxean. Zortzi talde izanen dira oholtzaren gainean:

  • Butano (Burgos)
  • Opakua (Iruñea)
  • Xistor of a Down (Lapurdi)
  • Croketas Gratis (Zizur)
  • Capitan Entresijos (Madril)
  • ElectrikAss (Zarautz)
  • Payos (Iruñea)
  • Matxarda (Gaztelu)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun