Herriko bestekin aski ez, eta besta ttikiak antolatu dituzte Amaiurren asteburu honetarako.
Irailaren 18an, ortziralea, Kalakan taldeak, Berçaits anaiez lagunduak, Ahotsez kontzertua aurkeztuko dute elizan 20:00etan. Ahotsa ardatz hartuta eta musikarien laguntzaz, euskal kantugintza tradizionala plazaratuko dute kantariek. Sarrerak eskuragarri daude Elizondoko Intza tabernan, Amaiurko Jauregi borda hotelean eta kalakan.eus webgunean. Horrez gain, hanburgesak afaltzeko aukera izanen da 19:00etatik goiti, baita kontzertuaren ondotik ere.
Irailaren 19an, larunbata, zikiro jatea eginen dute Luzianok alaitua, eta arratsaldean ere dantzaldia izanen dute Luzianorekin. Bestak segida izanen du gauean Endara DJaren eskutik.