Baztango Gizarte Zerbitzuak eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak muralismo parte hartzaileko ikastaroa antolatu dute Elizondon. 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendua egonen da tailerra eta debalde izanen da. Hiru saio izanen dira, irailaren 28an eta urriaren 5ean eta 6an, eta 17:00etatik 20:00etara bilduko dira. Elizondoko Malmö estudioaren eskutik, «mural parte hartzaile bat modu kolektiboan diseinatzen eta margotzen» ikasiko dute. Ez da esperientziarik behar izanen lehenagotik.
Ikastaroan interesa duten gazteek izena eman beharko dute Gizarte Zerbitzuan 689 03 50 78 telefono zenbakian edo gazteria@baztan.eus helbidearen bitartez.