Urrian hasiko dira klaseak eta Arizkunenean bilduko dira Alazne Untxaloren gidaritzapean, 17:00etan haurrak eta 18:00etan helduak. Izena bertsozale.eus webgunean eman daiteke irailaren 25era arte. Haurrek 80 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 140. Informazio gehiagorako eskuragarri daude 691 26 18 96 telefono zenbakia eta nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus helbidea.