Amaiurko Sokatira Taldeak ate irekiak eginen ditu irailaren 10ean eta 17an

Ttipi-Ttapa

Ikasturte berrirako prestatzen hasia da Amaiurko Sokatira Taldea eta kirola probatzeko aukera emanen dio interesa duen orori, ate irekien jardunaldien bidez. Ortzegun honetan, irailaren 10ean eta hurrengoan, 17an, Amaiurko frontoian bilduko dira 18:30ean.

Edozein informaziorako eskuragarri dute instagrameko kontua (@amaiurko_sokatira_taldia). Gainera, entrenamenduetara joateko kotxea partekatzeko aukera ere badagoela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun