Bestak 2026

Elbetearrak besta giro betean sartuko dira ortzegunetik astelehenera

Ttipi-Ttapa

'Kirolak' izanen da aurten paella jatean mozorrotzeko gaia.

Herriko gazteek egitarau ederra prestatu dute irailaren 10etik 14ra arte

Irailak 10, ortzeguna

17:00etan mus txapelketa frontoian. 19:00etan txupinazoa, ondotik txopo goratze ttikia. 20:00etan dantzaldia plazan Franxixkorekin. 21:00etan zopak herriko ostatuan Franxixkok alaituak. 00:00etan txopo goratzea.

Irailak 11, ortziralea

09:00etan diana. 12:00etan paella prestatzen hasiko dira eta mahaien muntaketa eginen dute. 15:00etan paella jate herrikoia, mozorrotuak. Gaia: kirolak. Ondotik postre lehiaketa. 16:30ean bingoa eta 18:00etan karrikabuelta. 20:00etan zumba Zummbatapuntoren eskutik eta ondotik xingar jatea. 22:00etan Tajudos del Norte mariatxiak eta 00:00etan Jatxi's DJ.

Irailak 12, larunbata

09:00etan diana. 12:00etan zikiroko mahaiak muntatzeko auzolan ttikia eta 14:30ean zikiro jatea frontoian, Xabi eta Anderrek alaiturik. 18:00etan Jatxi's DJ frontoian eta ordu berean kontzertuak Zapatilleran. 22:00etan boletoen zozketa. Gauean kontzertuak: 00:00etan dantzaldia Trikidantz taldearekin, 02:00etan Amy DJ eta 04:00etan Aimar DJ.

Irailak 13, igandea

09:00etan diana. 11:00etan haurren pilota partidak. 12:00etan dantzagarriak Elizondoko gaiteroen eskutik. 14:00etan haurren bazkaria eta ondotik puzgarriak. 17:00etan Mitze Magoaren emanaldia. 18:30ean txokolate hartzea.

Irailak 14, astelehena

09:00etan diana. 11:00etan meza, ondotik luntxa ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun