Txarutak nesken pilota taldea sortu nahi du aurtengo ikasturtean ere

Ttipi-Ttapa

Asteazken arratsaldetan bilduko dira Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan eta adin guzietako neskei zuzendua egonen da

Joan den urtean emakumezkoen entrenamendu taldea sortu zuten lehenbiziko aldiz Txaruta Pilota Elkartean, eta zazpi neska aritu ziren Aritz Elizegi gartzaindarraren gidaritzapean. Ikasturtearen balorazio «arras ona» egin zuen entrenatzaileak, eta aurten ere taldearekin segitzeko asmoa dute. Hortaz, parte hartzera animatu dituzte adin guzietako neskak.

Irailean hasi nahi dituzte entrenamenduak, jendeak izena eman ahala erabakitako egunean. Asteazkenetan bilduko dira, 17:00etatik 18:00etara Elizondoko Juanjo Atxa Mindegia pilotalekuan. Interesa duenak izena eman edo informazioa eskatu dezake hurrengo zenbakian: 650 89 00 08 (Aritz).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun